1964, 1972, 1979, 1988, 2000... eta 2024. Hemen gaude seigarren aldiz, Kongresuaren eredua berritzeko prest. Eguberrietatik gertu, jaiotzaren pasioa ospatzeko beste aukera batez gozatzeko Iruñera etortzeko deia egiten dizuegu, zuen jaiotzak instalatzeko lanetan parentesi bat eginez.
Agian, data hauek aukeratzea deigarria izan da, baina Iruñeko hiriaren eta gure Elkartearen beraren egungo egoeran alde onak eta txarrak kontuan hartuz, jaiotzazale amorratu gisa gure bertsiorik onena eskaintzeko datarik onenak zirela ondorioztatu genuen.
Egun horietan zuen hirian ez egoteak ekarriko dizuen ahalegin gehigarria, Iruñean aurkituko duzuenarekin konpentsatzeko lanean ari gara: programatutako jarduera guztiak aurrera ateratzeko denbora probestuko duen egitaraua, alegia. Desplazamendu gutxi eta distantzia laburrak, gehienak oinez, oso atseginak izango direlarik. Jaiotza asko, mota eta tamaina anitzekoak, jaiotzen azokan ordu asko, mahai-inguruak, erakustaldiak, artea eta kultura...
Bene-benetan, ez galdu aukera hau.
Pedro Javier Martínez Barbarin
Iruñeko Jaiotzazaleen Elkarteko lehendakaria